Alkatxofa, artixot edo orburu kontserba egiteko prozedura jasotzeko gogoa nuen aspalditik. Araban ikasi dut hau egiten, urtero apirilaren amaieran edo maiatzean, familia osoa elkartuta. Hauek dira 2021eko zifrak:
- 91 dozena alkatxofa (1000 ale inguru) 264€
- 3,5 kg limoi: 10€
- Flaskoentzat tapa berriak: 17€
- Flaskoak urtean zehar gordeak, doan
- (+ ura + gatza)
Guztira 110 flasko atera dira, bakoitzaren kostua 2,65€ izan da (gure goiz pasa doan, noski).
Bitxikeria: 7000 m2 dauzka 1000 orburu eman dituen soroak.
Dokumentu honetan azaldu dut prozedura.
OHARRA: ez erabili prozedura hau beste edozein barazkirekin. Zainzuriak eta bestelako produktu batzuk arriskutsuak izan daitezke, botulismoa eragin dezakeelako gaizki eginez gero.
You must log in or register to comment.